Pentsio publikoen aurkako erasoa salatuko du Duintasunak astelehenean 11:00etan egingo duen elkarretaratzean eta ondorengo manifestazioan.

Duintasunak pobrezia energitikoari aurre egiteko neurriak eskatu zituen abenduko mobilizazioan.
Duintasuna jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, hileko lehen astelehenero bezala, elkarretaratzea eta manifestazioa egingo ditu astelehenean. Pentsio publikoen aurkako erasoa salatuko du elkarteak. Geroz eta baxuagoak direla diote, eta hori baieztatzeko datuak eman dituzte: “2016. urtean %1,7 igo zen KPIa, eta aurten %3. Pentsioak %0,25 igo dituzte aurten”.
Espainiako gobernuaren jarrera salatu du Duintasunak, baina baita Eusko Jaurlaritzarena ere: “Azken horrek uko egin dio diru sarrerak bermatzeko errenta igotzeari nahiz eta legebiltzarraren lege batek horretara derrigortzen duen. Horrek ere eragiten du milaka pentsiodunen soldata osaketan”.
“Gobernuek instituzioez barre egiten duela” gaineratu du Duintasunak, “nahiz eta beraiek esaten duten instituzioetan dagoela herritarren subiranotasuna. Frogatuta dago subiranotasuna, boteretsuek dutela, eta baita gobernuak azken horien zerbitzura daudela”.