Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Bideoa] Sindikatuek herri galdeketa babestu dute

Demoarsok martxoaren 19an Oarsoaldeko lau udalerrietan deitu duen herri galdeketarako hamasei egun baino falta ez direnean, sindikatuen babesa jaso du gaur iniziatibak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/03/03
Sindikatuen babesa jaso du Demoarsoren galdeketak.

Sindikatuen babesa jaso du Demoarsoren galdeketak.

Demoarsok martxoaren 19an Oarsoaldeko lau udalerrietan deitu duen herri galdeketarako hamasei egun baino falta ez direnean, sindikatuen babesa jaso du gaur iniziatibak. Zehazki, Papresa, San Markosene, Beissier,  Urkabe Benetan,  Pasaiako Udala, Pasaiako Portua,  Carrefour,  Alcampo Oiartzun, ABB Niessen, Salva,  Amcor, Lezoko Udala, Oiartzungo Udala eta Errenteriako Udaleko LAB, ELA, ESK eta Steilas sindikatuetako ordezkariek babestu dute galdeketa hori, eta hala jakinarazi dute gaur eguerdian Agirre Lehendakariaren plazan egin duten agerraldian. Martin Otamendi Papresako LABeko ordezkariak eta Inma Pinedo Pasaiako Udaleko ELAko ordezkariak hartu dute hitza. Galdetuak izatea eta kolektibo gisa erabakitzea “kohesiorako eta erantzukizunez jokatzeko” ariketa ezin hobea dela esan dute, “gure bizitzak gure esku hartzen ditugulako arduraz, eta beste inori delegatu gabe. Kontsulta egitea,  eta erabakia hartzea, ardura eta ahalduntze ariketa da”. Beste hainbat kolektibo eta norbanako bezala, langileek ere badakitela menpeko izatea zer den gaineratu dute, “egunero gutxi batzuk erabakitzen baitute, zer, nola, non eta zenbat ekoiztu behar dugun”. Horren harira, herritarrak, eta langileak bereziki, Demoarsok hilaren 19an Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaian egingo duen herri galdeketan parte hartzera deitu dituzte, “kolektibo gisa indartzeko modu bat delako, menpekotasunaren kate guztiak hautsi nahi ditugula esateko modu bat. Gure bizitzaren arlo guztietan, familian, lanean, auzoetan, herrietan eta estatuetan gure erabakien jabe izan nahi dugula esateko modu bat”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.