1978 urtetik aurrera hautetsi izandako 50 oiartzuarretik gora elkartu dira gaur goizean, erabakitze eskubidea aldarrikatzeko.

Hilaren 19ko herri galdeketan bozkatzera joateko animatu dituzte herritarrak
1978tik gaurdaino hautetsi izandako oiartzuarrak elkartu dira gaur udaletxean, argazki historikoa egiteko. Erabakitzeko eskubidearen alde daudela adierazi nahi izan dute horrela eta, herritarrei, hilaren 19an bozkatzeko deia luzatu diete. Berrogeita hamar baino gehiago izan dira udaletxera hurbildu direnak, denak agintaldi desberdinetan Oiartzungo Udalean ordezkari bezala aritutakoak.
Aste honetan bertan,
EH Bildu eta EAJ alderdietako egungo udal ordezkariak izan dira Demoarsok antolatutako herri galdeketari babesa adierazi diotenak. Otsaileko osoko bilkuran adostu zuten bi alderdiek M19ari babesa ematea.