Giroa berotzen ari da M19rako Errenteria-Oreretan. Gaur hainbat ekitaldi burutu dituzte martxoaren 19ko herri galdeketari lotuta.

300 lagunek eman dute izena Merkatuzarreko bazkarirako
Giroa berotzen ari da M19rako, Demoarsoren eskutik hilaren 19an Oarsoaldeko lau udalerrietan egingo duten herri galdeketari begira. Gaur Errenteria-Oreretan zenbait ekitaldi burutu dituzte, helburu berarekin, oreretarrak erabakitzeko eskubidearen alde daudela adierazteko.
Biteri kalean txupinazoa bota dute eguerdiko ordubatean, eta ondoren musika alaiez zipriztindu dituzte inguruak. Aurretik, argazki bana atera dute Gaztaño eta Iztieta auzoetan.
Une honetan bazkaria egiten ari dira Merkatuzarren. 300 lagun elkartu dira eta sekulako giroa dago bertan.

Iztieta, erabakitzeko eskubidearen alde

Gaztañon jende asko bildu da