
Konpartsa bat, gaurko desfilean.
Trintxerpeko inauterien bigarren eguna gaur. Goiz eta eguerdian kuadrillen eta herritarren txantxa giroa kaleetan, eta arratsaldean, konpartsen desfilea. Festak ez du etenik. Jarrai dezala festak.
Desfilea euriarekin hasi da. Hamar minutu izan dira. Ondorengo urdinguneak utzi du segizioak behar zuen giroa bermatzen. Eta a zer giroa jarri duten hamarnaka konpartsetako ehunka dantzariek! Infiltraturen bat ere egon da bafle erraldoidun furgoneten artean.
Astelehenean, atari honetan, konpartsen desfileetako irudi eta bideoak.