Herriko ikastetxeetan paperezko 1.500 ale banatuko ditu Oiartzungo Udalak.
Familia argazkia atera dute sari banaketa bukatzean.
Pasa den abenduaren 17an XXIX. Prosa eta Poesia lehiaketako irabazleek euren saria jaso zuten, propio egindako ekitaldian. Orain beste sari bat jasoko dute, euren lana publikatua ikustearena. Horrela, saritutako lanak udalak
issuu plataforman duen profilean ikusteko aukera egongo da.
Horrez gain, herriko 1.500 ikasleen artean banatuko dute papereko edizioa. Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan eta Elizalde Institutuan banatuko dituzte, baita Oiartzo Batxilergo Ikastolan ere.