77 oiartzuarrek hartu dute parte, korrika, XXVIII. Lilatoian. Animorik ez zitzaien falta izan. Azkarrena Maitane Zubizarreta Gerendiain izan zen.
Bestelako aldarrikapenek ere tokia eduki zuten Lilatoian.
Pasa den igandean egin zuten 28. Lilatoia. Inoizko parte hartzerik handiena izan zuen lasterketak, 4.822 korrikalarirekin. Kopuru horri ekarpena egiten, eta berdintasunaren aldarria lasterka egiten, aritu ziren 77 oiartzuar.
Azkarrena Maitane Zubizarreta Gerendiain izan zen, 23 minutu eta 54 segundoko markarekin, Oihana Mujika Andresen denbora berarekin. Hirugarren, berriz, Goiatz Labandibar Arbelaitz izan zen, kronometroa 24 minutu eta lau segundotan geldituta. Hala ere, sailkapen horiek bigarren mailan geratzen dira, berdintasunaren aldarriak garrantzia hartzen duenean.