Emakumeek egindako lanak, bibliotekan ikusgai
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tartean ostiralera arte ikus daitekeen erakusketa.
- Bihar: 11:00etan, udaletxean, Goiatz Labandibar eta Mirari Martiarena kazetariekin Emakumeak kazetaritzan tailerra; 17:30ean, Doneztebe Plazan, Feministak plazara! ekintza eta pintxo-topa; 18:55ean, Errenteria-Oreretako eskualdeko manifestaziora joateko autobusa hartuko dute.
- Etzidamu: 18:00etan, udaletxean, Mari Carmen Basterretxearen Euskal Herria, kultura matrilineala liburuaren aurkezpena.
- Martxoak 11, larunbata: 14:00etan, Joxixonian, emakume feministen bazkaria. Sarrerak 18 euroan eros daitezke Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian.
- Martxoak 12, igandea: 19:00etan, udaletxean, Kitto! Nik utziko dut antzerkia. Sarrera: 5 euro.