Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du udalak
Oraindik ere bide luzea egiteko dagoela gaineratu du, emakume orok eskubide horiek izatea lortzeko Errenteriako Udalak adierazpen instituzionalean.
Gaur, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira berdintasun ekonomikoa, soziala eta kulturala lortze aldera mundu osoko milaka gizon eta emakume aterako direla kalera esan du Errenteriako Udalak, “politika feminizatu, bizitza zaindu eta lanak bana daitezen, eta bakean, indarkeriarik gabe eta demokrazian bizitzeko eskubidea izan dezagun. Guztia ere feminismoak gure gizarteari eransten dion balioa errebindikatzeko asmoz”. Oraindik ere bide luzea egiteko dagoela gaineratu du, emakume orok eskubide horiek izatea lortzeko, eta babestu egin du munduko 35 herrialdeetan egiten ari diren Nosotras paramos iniziatiba. Halaber, Txosten europarraren gomendioak eta Emakumeek eta Gizonek Tokiko Bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutunetik eratorritako konpromisoak onartu ditu udalak, baita emakume eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Legean ezarritako betebeharrak ere. Ondoko dokumentuan adierazpen instituzionala osorik.