Pasaitarrei dagokien Lanbideren bulegoa Intxaurrondora lekualdatu dute Pasaiako Udalari horren berri eman gabe.
Azkeneko
plenoan salatu zuen Pasaiako EH Bilduk. Pasaitarrei dagokien Lanbideren bulegoa -orain arte Errenteria-Oreretan- Intxaurrondora lekualdatu dute, koalizio abertzalearen ustez “bestela ere nahiko luzea den izapidetzea zailduz”. Langabeziaren prestazioa eskatzera jo behar dute aipatu bulegora pasaitarrek.
EH Bilduren kexari erantzunen, gaiaren gainean ezer ez zekitela erantzun zuten udal gobernuko arduradunek, eta horrek koalizio abertzalearen kezka areagotu du, ez duelako ulertzen EAJko eta PSE-EEko udal gobernuak Lanbideren bulego aldaketaren abisurik ez arrazoirik jaso ez izana.
EH Bilduren ustez, erabakia honek eta beste batzuk -Trintxerpeko inauterietarako Portu Agintaritzak aparkalekurik ez utzi izana edota Antxo zeharkatzen duen trenbidearen lurperatzeari Donostiako pasantea lehenestea aipatuz – argi uzten dute “Pasaiarekiko mespretxu jarrera”.
Horregatik, “pasaitarrekiko diskriminazio jarrera hori behingoz amaitu dadin” exijitzeko “zenbait erakundeetan mozioak bultzatuko” dituztela iragarri du EH Bilduk.