Martxoaren 19ko galdeketa ofiziala eta loteslea ez izan arren, parte hartzeak duen garrantzia nabarmendu du alderdi jeltzaleak.
EAJko hiru zinegotziak
Oarsoaldeko biztanleak eta bereziki Errenteria-Oreretakoak martxoaren 19ko herri galdeketan parte hartzera animatu ditu Errenteriako EAJk. Galdeketa babestu du alderdi jeltzaleak eta horrekiko konpromisoa berretsi: “Bakoitzak bozkatuko duenetik harago, bozkatzea bera da garrantzitsua, herriari antolatzeko era erabakitzeko eskubidea aitortzea. Azken batean, herri baten etorkizuna, herritarren esku dago eta”.
Martxoaren 19ko galdeketa ofiziala eta loteslea ez izan arren, parte hartzeak duen garrantzia nabarmendu du. Horren harira, emaitzatik harago, galdetzea bera zilegi dela argi uztea dela garrantzitsuena gaineratu dute, “jai giroan eta demokraziaren ospakizun gisa parte hartzera deitu nahi ditugu herritarrak. Garrantzitsuena bozkatzea baita, alde nahiz kontra, bakoitzaren ikuspuntu eta nahi ezberdinetatik”.