Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal gatazka, binetetan bilduta

Euskal Herriaren iragan gatazkatsua lantzen duen Tirabirak erakusketa zabaldu dute Merkatuzarren. Egunkarietan argitaratutako 448 bineta bildu dituzte.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/03/10
Hilabetez izango da zabalik Tirabirak erakusketa. Arana, Mendoza eta Paya inaugurazioan.

Hilabetez izango da zabalik Tirabirak erakusketa. Arana, Mendoza eta Paya inaugurazioan.

Tirabirak erakusketa zabaldu dute Merkatuzarren. Euskal Herriaren iragan gatazkatsua lantzen du EHU Euskal Herriko Unibertsitateko EMAN taldea eta Donostia 2016ren elkarlanaren emaitza den erakusketak, eta Errenteriako Udalak udalerrira hurbildu nahi izan du. Gatazka islatzen duten egunkarietan argitaratutako binetak bildu dituzte, eta lagin bat aukeratu ondoren,  DSS2016ko Bakearen Itsasargian kokatutako erakusketa osatzeko. Julen Mendoza alkateak, Xabi Paya Donostia 2016ko kultur programaren zuzendaria eta Edorta Arana EHUko ikertzaile eta irakasleak inauguratu zuten erakusketa atzo arratsaldean.  Erakusketak iraganari buruzko begiraden aniztasuna du oinarri eta hori dela erronkarik behinena esan zuen Payak “ikuspegi anitz jasotzea kontakizun partekatuaren hazia ereiteko. Zentzu horretan, egunkari eta aldizkarietako binetek narratiba ugari ezagutzeko eta aintzat hartzeko lagungarri izan baitaitezke”. 1977 eta 2016 urte artean argitaratutako binetak jasotzen ditu. Zehazki, lau hamarkada horietan izandako 150 gertakari aukeratu eta egunkarietan aztertu dituzte. Deia, Egin, El Diario Vasco, El Correo, ABC eta El Pais, Diario de Navarra, El Mundo, Gara, Berria, La Razon, Diario de Noticias de Navarra, Diario 16, Ya, La Vanguardia, Enbata, Soud Ouest eta Le Journal du Pays Basquen argitaratutako tirekin osatu dute erakusketa. Bildutakoak ez dira 40 urte horietan argitaratu diren guztiak, baina erakusketara 45 marrazkilarien unibertso zabala ekarri du EMAN taldeak. Guztira 448 tira bildu dituzte erakusketa fisikoan, eta beste hainbeste erakusketaren webgunean. Binetez gain, artxibo interaktiboa, bineten sortzaileei egindako elkarrizketak, eta komikigintza politikoa zein umore grafikoa aztertu duten aditu, edota komunikabideetako arduradunen hitzak ikusteko aukera izango da. Hilabetez izango da erakusketa zabalik Merkatuzarren (apirilaren 9a arte), ostegunetik igandera: Ostegun eta ostiraletan 17:30etik 20:30era; larunbatetan 11:30etik 14:30era eta 17:30etik 20:30era; eta igandetan, 11:30etik 14:30era.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.