Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Txapelketa da, epaileak daude, baina "kamuflatuta"

Oiartzungo Bertso Eskolak bi talde aurkeztu ditu Herriartekora, eta Oreretako Xenpelar batekin ari da. Bi eskolak indartzeko balioko du txapelketak.

asier perez-karkamo
Errenteria-Orereta,Oiartzun
2017/03/10
Bertsozale elkarteak antolatu du Gipuzkoako Herriartekoa, nolabait, 1999an egin zen antzerako saiakera batean oinarrituta. Elkartearen webgunean txapelketaren inguruko denetariko informazioa aurki daiteke: parte hartzen ari diren taldeak, bertsolari guztiak, proben agenda, helburuak. Webgunea bisitatzen duena bat-batean ohartzen da txapelketa desberdina dela. Oiartzungo Bertso Eskolako irakasle Ander Lizarralderen ustez, izaera desberdina du, eta arrakasta hortik datorkio: «Taldekakoa izatea da ezberdintasuna, baina horrez gain, ariketa ezberdinak, arinagoak eta eramangarriagoak izaten dira. Modu honetan, beste txapelketa serioago batzuetara aurkeztuko ez litzatekeen jendea aurkezten da eta horrek bizitasuna ematen dio giroari eta txapelketari». Oiartzuarrek bi talde aurkeztu dituzte (Lexoti eta Martzelina), eta gazteei aukera eman nahi izan diete: «Oso jende ezberdina apuntatu gara, baina batez ere, gazteak aritu dira kantuan. Gure helburu garrantzitsuena gazte hauek kantatzen jartzea zen, guk eduki genituen aukerak beraiek ere eduki zitzatela». Baina bertsolariez gain, txapelketak beste elementuak ere jartzea eskatzen dio talde bakoitzari, eta horrek tokiko eskolak indartzen dituela uste du bertsolari oiartzuarrak: «Herriko dinamika martxan jartzen dugu eta bertso eskoletan, bakoitza bere aldetik gabiltzanon kohesioa bilatzen dugu».
lexoti vs legazpi

Lexoti taldekoak, aurreko astean Makutxo tabernan egin zuten bertso saioan

Oreretan, talde bakarra Arkaitz Oiartzabal Xamoa-k Oreretako Xenpelar Eskolaren ardura du eta, lehen aldiz aritu da taldekako lehiaketa batean: «Banaka lehiatzera ohitu gara gure belaunaldian, baina aurrekoek presente izan dute 1999ko herriarteko txapelketa. Arima haren bila edo, gogo hartan irten gara». Bere ustez, taldeka aritzeak eta txapelketaren egiturak berak erraztasunak jartzen dizkio bestelako lehietara animatuko ez litzatekeenari: «Taldeka lehiatzea da nabarmenena, taldean biltzea puntuak. Txapelketan lehiatu egiten zara, eta horretarako tartea nabarmena da, ariketetatik formatuetara. Kasu honetan, lehiatzen jarraitzen dugu, epaileak hor egoten jarraitzen dute, baina kamuflatuagoa da». Nolanahi ere, asteburuak pasa ahala, lehia ere agertuko dela uste du Oiartzabalek, «azalduko zaizkio lehia aldaerak, eta azkenean txapeldunak txapeldunak izango dira».
herriartekoa

Herriartekoan ari diren 38 taldeetako ordezkariak, aurkezpenean

Tokian tokiko bertsolaritzaren hauspoa izateko

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak lehen aldiz antolatu du aurten Gipuzkoako Herriartekoa. Elkarteak antolatu, baina elkarlanean, bertso mugimenduan parte hartzen duten kideekin auzolanean. Tokian tokiko bertsolaritza hauspotzea da iniziatibaren helburua, bertsolaritza bere osotasunean hartuta, bertsolariez harago. Izan ere, izena eman duten herrietako gai jartzaileak, bertsolariak, epaileak eta antolatzaileak izaten ari dira protagonista, bai oholtza gainean eta baita oholtzatik kanpo ere. Txapelketa osoan hartuko dute parte, hasieratik bukaera arte. Bertsozale elkarteak adierazi duenez, «taldeka parte hartzeak iniziatibaren ardatza gozamena izatea bultzatzen du lehia eta jolasa uztartuz». 38 taldek hartuko dute parte guztira, eta talde bakoitzak gutxienez sei partaide izango ditu. Guztiek etxean eta kanpoan abestuko dute, beraz, guztiak izango dira antolatzaile eta bisitari. Eta antolatzaile direnean, antolakuntzako ardura guztiak bere gain hartuko dituzte, bisitariari afaltzen ematetik hasi eta ekitaldia dokumentatzeraino.

Oarsoaldeko bertso eskolak

Oiartzungo Bertso Eskola

  • Taldeak. Zazpi dira Oiartzungo Bertso Eskolan elkartzen diren taldeak, lau umeenak, gazteen bat, eta beste bi helduenak.
  • Egoitzak. Haurren taldeak Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Ikastetxean elkartzen dira, gazteena udalaren lokaletan, eta helduen taldeak Gurutzeko elkartean eta Mendibilgo emakumeen lokalean.
  • Txapelketan. Herriartekoan bi talde aurkeztu dituzte oiartzuarrek, zazpi bertsolari eta, denera, 11 pertsona, gai-jartzaile eta epaile barne. Gipuzkoako azken txapelketan, banaka, bost izan ziren oiartzuarrak, eta horietatik lau aritu ziren Euskal Herrikoan.
Oreretako Xenpelar Bertso Eskola
  • Taldeak. Momentuz hamabost ikasle dituzte Oreretako Xenpelar Bertso Eskolan, baina bigarren deialdi bat egin dute, taldea handitzeko.
  • Egoitzak. Ostiraletan Errenteriako Lau Haizetara elkartearen egoitzan biltzen dira; gainontzeko egunetan Zamalbideko Auzo Elkartean.
  • Txapelketan. Herriartekoan bertso eskolako 10-12 lagun aritzen dira. Banakako txapelketan, bestela, azken urteetan bik eman dute izena.

Irakurri erreportajea: Bat-batean, eta goitik-behera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.