XII. Mariasun Landa Sariak banatu dituzte gaur Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean.

Iñigo Legorburu Arregi eta Axun Ertzibengoa Aizpioalea izan dira aurtengo sarituak.
XII. Mariasun Landa Sariak banatu dituzte gaur Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Axun Ertzibengoa eta Iñigo Legorburu errenteriarrek irabazi dute 2017ko sariketa. Errenteriako Udalaren Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin eta Errenteriako Berdintasun Planaren baitan sortutako ekitaldiaren zazpigarren edizioari 12:ooetan eman diote hasiera. Aurtengoan, 1920ko hamarkadan jaiotako Arantza Erriondo eta Kontxi Urkijo errenteriarrak izan dira protagonistak. Mariasun Landa idazlea berak banatu ditu bi sariak.
Lehenik, ‘Emakumezkoen begiradarik onena’ saria eman diote Axun Ertzibengoari bere
Arantza Erriondo, euskararen hauspo lanarengatik. Saria eskuratzeagatik duen sentsazioa “ederra” dela esan du. “Gure emakumeek egin dutena ezagutarazteko eta balioan jartzeko aukera ematen digu sariketa honek”, gehitu du. Gainera, sariketa bera emakume horiei “errekonozimendua” dela uste du.
Bigarren ‘Emakumezkoei begiradarik onena’ saria Iñigo Legorburuk jaso du
Kontxi Urkijo, esperantzaren mezularia idazlanarengatik. Legorbururentzat saria jasotzea “oso berezia” izan da. Errenteria-Oreretako “pertsona berezi horiek” ezagutzeko eta azaleratzeko “aukera bikaina” izan da errenteriarrarentzat sariketan parte hartu izana.
Zein da Errenteriako emakumeen ekarpena herriari? lelopean aurkeztu zuen udaletxeak aurtengo literatur lehiaketa. Irabazleen idazlanen protagonistak diren Arantza Erriondo eta Kontxi Urkijo gerran euren azalean sufritu duten emakumeak izan dira. Biak erbesteratu behar izan ziren eta biek hizkuntzarekin biziki lotuak egon dira beti. Gaurkoan, omenaldi txiki bat egin nahi izan diote, bai idazleek, eta bai sariketara gerturatu diren guztiek.