'El fin de ETA' dokumentala, Oz Zinemaren eskutik

Emanaldi egunean Niessen kulturgunean izango dira Jesus Egiguren eta dokumentalaren gidoilari eta kazetaria den Luis R. Aizpeolea. 19:30ean izango da emanaldia eta sarrerak 4 euro balio ditu.

'El fin de ETA' dokumentalaren irudi bat.

‘El fin de ETA’ dokumentalaren irudi bat.

Lanean jarraitzen du Ozzinema zineklubak zinema ez komertziala Errenteria-Oreretara ekartzeko. Bigarren emanaldia antolatu du hilabete honetan, 21ean (asteartea) zehazki, eta El fin de ETA dokumentala aukeratu du horretarako. Donostiako Zinemaldia, Zinemira Euskal zinema sekzioan aurkeztu zuten Justin Webster zuzendariaren dokumentala. PSE-EEren presidente zen Jesus Egiguren eta Batasunako buru zen Arnaldo Otegiren arteko lehen elkarrizketetan kokatzen du filmak ikuslea, Elgoibarko Txillarre baserrian. “Elkarrizketa horiek Eta eta Espainiako Gobernuaren arteko harreman politikoaren fase berriei eman zien hasiera”, azaldu du Ozzinemak. Urte haietako gertaerak erakusten ditu dokumentalak, eta inplikatuta egon ziren guztien kontakizuna biltzen duela gaineratu du Ozzinemak. Emanaldi egunean  Niessen kulturgunean izango dira Jesus Egiguren eta dokumentalaren gidoilari eta kazetaria den Luis R. Aizpeolea.  19:30ean izango da emanaldia eta sarrerak 4 euro balio ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.