Erroxape Narrazio Lehiaketa irabazi du Legorburuk

Anonimotasunean bere jarduna aurrera eramaten ikasten duen emakume bertsolari baten gorabeherak bildu ditu narrazioan Legorburuk.

Legorburu Erroxape Narrazio Lehiaketan lortutako sariarekin.

Legorburu Erroxape Narrazio Lehiaketan lortutako sariarekin.

Sariak jasotzen jarraitzen du Iñigo Legorburu errenteriarrak. Larunbatean Mariasun Landa Sarietan Emakumezkoei begiradarik onena saria jaso zuen Legorburuk Kontxi Urkijo, esperantzaren mezularia idazlanarengatik. Aurreko ostegunean berriz, Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatutako narrazio lehiaketa irabazi zuen Gerra bateko guda lanarekin. Anonimotasunean bere jarduna aurrera eramaten ikasten duen emakume bertsolari baten gorabeherak bildu ditu narrazioan Legorburuk. 250 euroko saria eta oroigarria jaso ditu errenteriarrak. 21 lan aurkeztu zituzten lehiaketa horretara. Barakaldoko maitasun gutunen  Bihotzaren hitzak lehiaketan ere lortu du lehen akzesita Legorburuk, bestalde, Maitasun dislexikoa lanarekin. Wall Streeteko bi gizon brokerren arteko maitasun istorioa kontatu du bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.