Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hiru, bi, bat... erabakitzeko prest daude

Datorren igandean Euskal Herriko 36 udalerritan egingo dituzte herri galdeketak, tartean Oarsoaldekoetan. Bertan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/03/13
gure esku dago orereta

Igandean erabakitzera deitu dute gaur egindako agerraldian.

Datorren igandean Demoarsok antolatutako herri galdeketa egingo dute eskualdeko lau udalerrietan. Ez dira, baina, erabakitzeko eskubidea egikaritzeko aukera izango duten Euskal Herriko udalerri bakarrak izango. Astigarragan, Hernanin, Larrabetzun eta Tolosaldean ere kontsultak egingo dituzte. Guztira 35 herrietako biztanleak izango dira igandean hautetsontziekin zita izango dutenak. Udalerri horien guztien ordezkariak bildu dira gaur Errenteria-Oreretan, Beheko kalean, datorren igandean erabakitzeko prest daudela azaltzeko. Angel Oiarbidek eta Naroa Iturrik esan dutenez, herri galdeketak “demokraziaren festak” dira, eta igandean egongo da zer ospatua. Era berean, galdeketen seriotasuna nabarmendu nahi izan dute. “Ehunka herritarrek egindako lanean festa gutxi eta konpromiso eta inplikazio handia dago”, azaldu dute. Gainera, martxoaren 19ko galdeketek “zilegitasun, legaltasun eta berme guztiak” beteko dituztela gaineratu dute. Horretarako, Gure Esku Dagoren galdeketetako protokoloak Ia milioi erdi herritar Igandean egingo diren kontsulten aitzindariak gogorarazi dituzte, Etxarri-Aranatz (2013an) eta Arrankudiaga-Zollo (2014an). Eurak hasi ziren bidea urratzen, eta iaz beste 36 herrik antolatu zuten kontsulta. 2016ko kontsultetan, 150.000 biztanlek izan zuten botoa emateko aukera. “Datorren igandean beste horrenbeste herritar izango dira deituak. Uda iristerako, ia milioi erdi euskal herritar izango dira iritzia emateko aukera izango dutenak”, jakinarazi dute. Helburua dinamika, eztabaida eta praktika “Euskal Herri osora iristea” dela aipatu dute Oiarbide eta Iturrik. Igandean 2.000 boluntario ariko dira lanean. “Hori da gure tresnarik garrantzitsuena: herritarren ahalduntzea, borondatea, anbizioa eta konpromisoa. Gure eskubideak baliatuz ahalbidetu ditugu herritarrok herritarrontzat antolatutako galdeketak”, gaineratu dute. “Tokian tokiko errealitatearen eta aniztasunaren neurriko galderak” adostu dituztela nabarmendu dute. Euren esanetan, erabakitzea “demokrazia da, demokrazia besterik ez”. Galdeketa antolatzeko gai izatea eta erabakitzeko eskubidearen gauzatzea posible egitea “garaipen itzela” dela esan dute. Herritar guztiak animatu dituzte igandeko herri galdeketan parte har dezaten. “Gure botoarekin, edozein dela ere, herritarron, herritar denon aldeko urrats handi bat egiteko aukera izango dugu igandean. Hautetsontziak gure zain daude eta gu prest gaude erabakitzeko! Gure esku dago!”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.