[Bideoa] Mila kolore erabakitzeko eskubidearen alde

Egun euritsua hamaika kolorez bete zuten bildutako lagunek, eta batez ere erabaki nahi dutela esan zuten ozen.

Lipduba Herriko plazan amaitu zuten. ARGAZKIA: Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago

Lipduba Herriko plazan amaitu zuten. ARGAZKIA: Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago

Erabakitzeko eskubidearen aldeko lipduba egin zuten atzo Errenteria-Oreretako kaleetan. Horren bidez, Demoarsok martxoaren 19an Oarsoaldeko lau herrietan deitu duen herri galdeketa babestu dute Errenteria-Oreretako eragile, elkarte eta norbanako ugarik. Egun euritsua hamaika kolorez bete zuten bildutako lagunek, eta batez ere erabaki nahi dutela esan zuten ozen. Atzo eguerdian grabatu zuen Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago iniziatibak lipduba eta arratsaldean, 18:00etan aurkeztu zuen Zumardian kokatuta duen Lau Haizetara karpan hamarnaka herritarren aurrean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.