Zuri-gorriak banakoarekin konformatu behar

Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Pasaia, DonBosco

Jokalari zuri-gorriak, Don Boscon, Aurreraren kontrako partidan.

Saiatu dira baino ez dute lortu. Banakoarekin bukatu zen Don Boscon Pasaia eta Lagun Onak taldeen arteko partida. Zuri-gorriak izan ziren markagailuan aurreratzen lehenak, baina, Lagun Onak-ek epaileak adierazitako falta baten ondoren lortu zuen berdinketa. Berdinketaren ondoren Pasaiak izan zituen gola lortzeko aukerarik onenak, baina ez zuten atean asmatu. Puntu banaketa, baina, ez zaie nahikoa zuri-gorriei, kategoriari eusteko borrokan puntu denen beharrean daudelako. Hurrengo partida igande goizean dute pasaitarrek, Santurtziren zelaian, 11:15ean. Zozketan saritutako zenbakia, aste honetan: 789. Futbola 3. Maila Pasaia 1 – 1 Lagun onak. Erregional Preferentea: Santo Tomas Lizeoa2 – 2 Trintxerpe. Sanpedrotarra 3 – 4 Euskalduna. 1. Erregionalean Trintxerpe (atsedena). Pasaia (atsedena). Gazte Azkuene (atsedena). Areto futbola Euskal Liga Atxurre Bakio-Pescados Ferreres anaiak (-). Gipuzkoako Liga 2. Maila Donibane Pari Berri 6- 2 Anoeta. Senior Neskak Beasain 0- 19 Trintxerpe. Donibane Eskubaloia Euskadiko Senior Mutilak Liga Urdaneta 26 – 25 Donibane Rueda Impermeabilizaciones. Gipuzkoako Txapelketa Mutil kadeteak Corazonistak 31 – 29 Donibane Eskubaloia. Hockey Ipar Liga Pasaiako Trintxer 6 – 0 Ganbegi (la. 15:30)        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.