Urtekarian euren lanak agertzea nahi dutenek, maiatzaren 1era arte izango dute entregatzeko epea.
Oiartzun urtekariaren batzordea martxan jarri berri dute, eta edukiak eta zehazten eta osatzen hasi dira. Horrela, urtekaria bere idazlanekin elikatu nahi duenak, bere lana bidaltzeko aukera du.
Lanak maiatzaren 1a baino entregatu beharko dira lan horiek. Euskarriari dagokionez, paperean, CD batean edo
e-posta bidezkoa izan daiteke, eta lan bakoitzak gehienez bi argazki izan ditzake.
Oiartzun urtekariaren helburua herriko ondare historiko, kultural eta beste jasotzea da, urtebeteko epean herrian gertatu diren gertakari garrantzitsuenak jasoz.