Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Portutik kalera

Zamaketariek manifestazioa antolatu dute larunbaterako Pasai Antxon; herritarrak, sindikatuak eta alderdi politikoak deitu dituzte beren lanpostuen aldeko borrokara batzera.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/03/14
zamaketari

Marcos Luengo, Joxean Izquierdo eta Josetxo Erasun, zamaketarien enpresa batzordeko kideak, agerraldian.

Aste hau “erabakigarria” izan daitekeela uste dute Pasaiako portuko zamaketariek. Beren etorkizun laborala kolokan ikusten dutelako ari dira borrokan azken asteotan. Mehatxua, ostegunean (hilak 16) Madrilen beren sektorearen erreformarako onartu nahi duen dekretua. Beren lanpostuen defentsan mobilizazioak iragarri dituzte gaur goizean, portuan bertan eman duten agerraldian. Lehen mobilizazioa ostegunean bertan izango da, portuan. Batzarrean bilduko dira lehenik zamaketariak, eta ondoren elkarretaratzea egingo dute, 13:00etatik 15:00etara. Dekretua egun horretan bertan bozkatzekoa denez, aurrera aterako balitz -zamaketariek uste dute ezetz alderdi gehienek kontra bozkatuko dutela esan dietelako- ostiralean, hilak 17ak, greba egingo lukete, ordubeteko lanuzteak eginez, txandaka. Baina ziurra dena, larunbateko manifestazioa da. Madrilen dekretua onartu ala ez, berdin-berdin kalera aterako direla iragarri dute zamaketariek. 12:30ean aterako da manifestazioa, Pasai Antxoko Gure Zumarditik. Mobilizazio honen garrantzia nabarmendu dute enpresa batzordeko kideek, “portuaren jardunak berebiziko garrantzia duelako eskualdean”. Horregatik, sindikatu eta alderdi politikoei ez ezik, herritarrei ere luzatu diete deia, beren lanpostuen aldeko borrokaren defentsara batu daitezen. Eskariak Zamaketarien borrokak hiru helburu ditu: lanpostuak bermatzea, lan baldintza duinak ziurtatzea, eta sektorea egoera prekarioan utz dezaten saihestea. Horretarako negoziazioa behartu nahi dute zamaketariek, lege proiektu berri bat adosteko.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Zahar etxeetako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dio ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Berastegi, Berrobi eta Elduain Tolosarekin lotzeko autobus zerbitzua indartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak 281 lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Euskal Herria, Nafarroa, Gipuzkoa

Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean eta bat Hondarribian, indarkeria matxista egotzita

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.