Arraztalok urteko batzar orokorra egingo du hilaren 22an
Pasa den urteko jardueren zein aurtengoen berri emango du Oiartzungo gaixo psikikoen elkarteak.
Arraztalo Oiartzungo gaixo psikikoen elkarteak urteko batzar orokorra datorren asteazkenean, hilak 22. Euren egoitzan izango da bilera, Altzibarren (Martintxo kalea, 1).
Iaz egindako jardueren informazioa emango dute bertan, eta aurten egitea espero dutenen berri ere emateko asmoa dute. Aldez aurretik asistentzia baieztatzea eskatu du Arraztalok, telefono (634 25 46 70) edo e-posta bidez. Honakoa izango da gai zerrenda:
- Azkeneko aktaren irakurketa eta onarpena.
- Baratzak eta kontsumo taldea. 2.1. Baratzetako egunerokoaren ingurukoak. 2.2. Makutso. 2.3. Zigilu ekologikoa. 2.4. Kontsumo taldea.
- Diru-kontuak eta erakunde ezberdinekin egindako gestioak 3.1. 2016ko diru-kontuak. 3.2. 2017rako aurrekontua. 3.3. 2016an lortutako diru-laguntzak. 3.4. 2017an eskatutako diru-laguntzak.
- 2016ko sentsibilizazio kanpaina: Tailer Irekiak.
- Foru Aldundiarekin elkarlana.
- Enplegu Zentro Berezia.
- Buru Osasunari buruzko eskola materiala.
- Aldura.
- Azokak: Alternatiben Oihartzuna (2016), Iturriotz, Xanistebanak, Txerri Eguna.
- Besteak eta galde-erreguak.
