Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bozka eguna "zoriontsua eta alaia" izan daitekeelako

Galdeketaren izaera serioaz gain, igandean jai giroarekin gozatzeko aukera egongo da. Gure Esku Dagok hainbat ekitaldi antolatu ditu horretarako.

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2017/03/15
gure esku dago lezo 1

Lezoko Gure Esku Dagoko kideek igandeko egitaraua aurkeztu dute gaur.

Datorren igandean izango da erabakitzeko eskubidea egikaritzeko eguna. Hautetsontziak bozkaz betetzeko erronkaz gain, jai giroa ere sortu nahi du Lezoko Gure Esku Dagok. Eta ez dute nolanahiko egitaraua osatu. Gaur aurkeztu dituzte martxoaren 19ko ekitaldiak. Gure Esku Dagoko kideek azaldu dutenez, “intentsitate handiko” urtea izan da. Dinamikari ginga jartzeko, egun “zoriontsu eta alaia” antolatu dute, “gozatzeko eta ilusio sortzeko” asmoarekin. Horrela, Karlos Saldise plazan jarriko duten hauteslekua irekitzearekin batera —09:00etan— hasiko dira txistulari eta dultzaineroak kalez kale diana jotzen. Ondorengo ekitaldiak ondokoak izango dira:
  • 12:30ean: Lezoko Dantzaleak, Karlos Saldisetik abiatuta.
  • 14:00etan: Bazkaria Tiñelu elkartean. Txartelak salgai daude Tiñelun, haurrentzako sei euroko eta helduentzako hamabi euroko prezioan.
  • 17:00etan: Iñaki Labakaren kantaldia, Gurutze Santuaren plazan.
  • 19:00etan: Herriko 60 komertziok eskainitako sariak zozkatuko dituzte.
  • 19:30ean: Zezen suzkoa plazan.
  • 20:00etan: Bozkalekuaren itxiera ekitaldia, Karlos Saldise plazan.
Bestalde, pasa den larunbatean egin zuten kultur ekitaldiaren balantzea egin dute Gure Esku Dagoko kideek. Horrela, 160 inguru parte hartzaile eta 450 ikusle inguru izan ziren Bekoerrota kiroldegian. Ekitaldia “oso bateratua eta landua” izan zela nabarmendu dute, eta aurrera begira mota horretako ekitaldiak egiteari ateak ireki ziola uste dute. Azkenik, botoa aurrez emateko aukera dago oraindik. Hala, gaur eta etzi 18:30etik 20:00etara arte eman daiteke botoa Donibane kaleko 14. zenbakiko lokalean. Biharko ordutegia, berriz, 11:00etatik 12:30era izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.