Bi mailatan sailkatu dute lehiaketa, banaka eta erreleboka.
Fanderiako Udal Kiroldegian eta Galtzarabordan eman behar dute izena.
Igeriketako I. Master Lehiaketa egingo dute datorren larunbatean Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan. Bi mailatan sailkatu dute lehiaketa, banaka eta erreleboka. Banakakoan 50 metro egin behar ditu parte hartzaile bakoitzak estilo librean, eta erreleboka berriz, 50 metroko lau errelebo egin beharko dituzte parte hartzen duten ekipoek. Denbora onenak egiten ditzutenek final handian hartuko dute parte. 16:00etan hasiko da lehiaketa.
18 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute lehiaketan eta doakoa da Errenteria-Oreretako kirol instalazioetako harpidedunentzat. Bazkide ez direnek, 5 euro ordaindu behar dituzte. Aurretik izena eman beharko dute Galtzarabordako (943 44 96 91) edo Fanderiako (943 34 44 23) kiroldegiko harreran.