Errenteriako EAJ-k, Irabaziz-ek eta EH Bilduk iritzi bateratua plazaratu dute, gazte atxilotuen harira

Gazte oreretarren auzia epaitegi arruntera itzul dadila eskatu dute hiru alderdiek. Indarkeria ekintzak gaitzetsi egin dituzte.

agerraldia

Atxilotutako gazteen gurasoek agerraldia egin dute gaur.

Errenteriako Udaleko EAJren, Errenteria Irabaziz-en eta EH Bilduren udal taldeek prentsa ohar bateratua bidali dute hedabideetara, joan den larunbatean Iruñean atxilotu zituzten lau gazte oreretarren gaiaren harira; horietatik hiru espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak. Hona, hitzez hitz eta osotasunean, hiru puntuko prentsa oharraren testua:
  1. Gaitzetsi egiten ditugula joan den larunbatean Iruñean egindako manifestazioan gertatutako indarkeria-ekintzak, baita oraingo edo geroko edozein adierazpen bortitz ere.
  2. Uste dugula indarkeriazko ekintzek, eta halaber istilu haiek ekintza terrorista gisa kalifikatuz egin nahi den estrapolazioak, ez dutela ezertan laguntzen guk eta gure seme-alabek nahi dugun bizikidetza baketsurako prozesuan.
  3. Eskatzen dugula auzia epaitegi arruntera itzul dadila, terrorismoaren kalifikazioa ken dakiola, eta, ondorioz, behin-behineko askatasunean gera daitezela gure semeak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.