Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hemen da ‘E Eguna’

Etzi izango da Demoarsok antolatutako herri galdeketa. Dena prest dute lau udalerrietan, 16 urtetik gorako 52.000 biztanleek erabakitzeko eskubidea baliatu dezaten datorren igandean.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/03/17
demoarso agerraldia

Astelehenean agerraldia egin zuten igandean bozkatuko duten 35 udalerrietako ordezkariek.

Igandean Demoarsoren bideorrian zehaztutako E Eguna izango da. Eta ez da betiko topikoa erabiltzeagatik: erabakitzeko eskubidea egikaritzeko eguna izango da martxoaren 19koa. Duela ia urtebete aurkeztu zuten Demoarso, eta iragarri zutenez, dinamika horrek 2017ko martxoaren 19an Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko galdeketan gailurra izango zuen. Egun hori iristear da, eta Errenteria-Oreretan, Pasaian, Oiartzunen eta Lezon ekitaldi ugari egin dituzte igandeko zitara begira motorrak berotzeko:?galderak adostu, boluntarioak lotu, bulegoak ireki, azaroaren 6an giza kate batekin Pasaiako badia inguratu… Lau udalerrietan galderak ezberdinak izango dira [ikus beheko koadroa], baina botoa emateko prozedura berbera izango da. 08:00etan eratuko dituzte mahaiak, eta ordubete beranduago irekiko dituzte. 16 urtetik gorako herritarrek 20:00ak arte izango dute botoa emateko aukera. Ordu erdi beranduago, Demoarsok egunaren balantzea egiteko agerraldia egingo du Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian jarrita dagoen karpan. NA txartela edo argazkidun beste dokumentu bat erakutsi beharko da, baldin eta helbidean hautesleari dagokion agertzen den udalerria agertzen bada. Beste udalerri bat agertzen bada, errolda ziurtagiria aurkeztu beharko dute hautesleek. Markarik ez duten paperek, hutsik dauden gutunazalek edo paper zuri bat boto zuri bezala kontatuko dute. Kontsulta herritarrek antolatzen dutenez, Demoarsok ez du errolda ofizialik kudeatuko. Horregatik, NA zenbakia bakarrik apuntatuko dute, behin baino gehiagotan bozkatuko ez dutela ziurtatzeko. Herri galdeketa bukatu bezain laster, herritarren datuak babeste aldera, jasotako informazio guztia desegingo dutela jakinarazi dute Demoarsoko kideek. Seriotasuna… eta festa Oarsoaldeko lau udalerrietan ez ezik, Tolosaldeko 28 herrietan, Larrabetzun, Hernanin eta Astigarragan ere egingo dituzte herri galdeketak. Guztietan, Gure Esku Dago-k egindako herri kontsulten protokoloa jarraituko dute, «zilegitasun, legaltasun eta berme guztiak» betetzeko asmoz. Pasa den astelehenean 35 udalerrietako ordezkariak bildu ziren Errenteria-Oreretan. Gure Esku Dago-ko Angel Oiarbide eta Naroa Iturrik nabarmendu zutenez, igandean 150.000 herritar izango dira botoa emateko aukera izango dutenak. Tartean dira Oarsoaldeko 52.000 biztanle. Kopuru hori aurrez botoa ematea posible izan duten beste 150.000 euskal herritarrei batu zaie. «Uda iristerako, ia milioi erdi euskal herritar izango dira iritzia emateko aukera izango dutenak», jakinarazi zuten. Helburua dinamika, eztabaida eta praktika «Euskal Herri osora iristea» dela aipatu zuten Oiarbide eta Iturrik. Euren esanetan, erabakitzea «demokrazia da, demokrazia besterik ez». Galdeketa antolatzeko gai izatea eta erabakitzeko eskubidea gauzatzea posible egitea «garaipen itzela» dela esan dute. Herritar guztiak animatu dituzte igandeko herri galdeketan parte har dezaten. «Gure botoarekin, edozein dela ere, herritarron, herritar denon aldeko urrats handi bat egiteko aukera izango dugu igandean. Hautetsontziak gure zain daude eta gu prest gaude erabakitzeko! Gure esku dago!». Igandekoa, «demokraziaren festa» izateaz gain, herritarren festa ere izango da; ez da dena serioa izango. Egitarau oparoa antolatu dute herri guztietan, udaberriaren etorrera, urtaroarena ez ezik, osoa izan dadin.

Galderak, herriz herri

  • Errenteria-Orereta: Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin? Bai, ez ala boto zuria. Aurreko erantzuna baiezkoa bada, ados zaude independentea izatearekin? Bai, ez ala boto zuria.
  • Pasaia: Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan? Bai ala ez.
  • Lezo: Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan? Bai ala ez.
  • Oiartzun: Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan? Bai ala ez.

Hauteslekuen helbidea

  • Errenteria-Orereta: Erdialdea (Martin Etxeberria, 25;  Biteri, 27; Herriko Plaza, 11); Kaputxinoak (Fuentepelayo plaza); Beraun (San Marko, 5); Galtzaraborda (Parke kalea, 24); Pontika (Pontika, 8); Zamalbide;  Alaberga (Alaberga, 18); Iztieta (Donostia, 8); Gaztaño (Bukagaitz); Agustinak (Markola, 25); Fanderia (Dario Regoyos, 20) eta Gabierrota (Aizpitarte kalean).
  • Pasaia: Donibanen (Meipikoak, Lezo Bide 22-24; plazakoak, Donibane 68); San Pedro (Herriko Plazan, Zamateten eta Kanpitxon);?Antxo (Gure Zumardiko karpan); Trintxerpe (Serafin Esnaola, Karmengo Ama eskola parean eta Correos parean).
  • Lezo: Lezoko hautesleku bakarra Karlos Saldise plazan jarriko dute.
  • Oiartzun: Iturriotz (Iturri Berrin, Bidezarra,5); Ugaldetxo (Atamitx, Rafael Pikabea,52); Altzibar (Anixetako denda, Klarene, 1); Ergoien (Pagoalde, 26);?Arragua (Carcedo zenean; Lartzabal etxadia A) eta Elizalde (Kazkazuri plaza, 2).

Egitaraua

  • Errenteria-Orereta: Egunean zehar: Zubietako talogileak, joaldunak, Amulletako danborrak, erraldoiak, Alkarkide txaranga, Ereintza dantza taldea, elektro-txaranga, txistulariak, trikitilariak eta beste hainbat kultura eragile. 17:30ean, Modesto. 18:30ean Porrotxekin dantza. 20:00etan, hogei afarien zozketa.
  • Oiartzun: Etzi. 10:30ean, bizikleta martxa sei bozkalekuetara, Doneztebe plazatik hasita. 11:00etan, muxikoak, plazan. 12:00etan, kalejira, Beheko Plazatik hasita. 13:00etan, ekitaldia, Doneztebe plazan. 14:00etan, bazkari autogestionatua Doneztebe plazan. 16:30ean, haurren txokoa Kontzejupe plazan. 17:00etan, kontzertuak Doneztebe plazan. 21:00etan, itxiera ekitaldia, Doneztebe plazan.
  • Lezo: 09:00etan, Karlos Saldisen egongo den bozkalekuaren irekitzearekin batera, txistulariek eta dultzaineroek diana egingo dute. 12:30ean, Lezoko Dantzaleak, Karlos Saldisetik abiatuta. 14:00etan, bazkaria Tiñelu elkartean. Txartelak salgai daude Tiñelun, haurrentzako sei euroko eta helduentzako hamabi euroko prezioan. 17:00etan, Iñaki Labakaren kantaldia, Gurutze Santuaren plazan. 19:00etan, herriko 60 komertziok eskainitako sariak zozkatuko dituzte. Pasa den larunbateko kultur ekitaldia finantzatzeko izango da lortutako dirua. 19:30ean, zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan. 20:00etan, bozkalekuaren itxiera ekitaldia, Karlos Saldise plazan.
  • Donibane:  10:00etan, Meipitik plazara, Donibaneko trikitilari gazteekin kalejira. 11:00etan, plazatik Meipira, Donibaneko dantzariek eta Itsas Mendiko txistulariek buelta egingo dute. 12:30ean, Meipiko hauteslekuaren inguruan, bertso-bermuta eta pintxoak. Haritz Casabal, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Maialen Akizu bertsolariak ariko dira. Bixi-Bixi Elkarteak antolatuta. 17:00etan, Andoni Ollokiegiren kantaldia, Bixi-Bixik antolatuta, Meipiko hauteslekuaren inguruan.
  • Antxo: Goizean zehar, Dj Karlosek musikarekin girotuko du Gure Zumardia. Gainera, pintxoak eta sagardoa banatuko dituzte karpan. 12:00etan, dantzariak, muxikoak eta kantu jira, barrutiko kaleetatik barrena.
  • San Pedro: 09:00etan diana, Herriko Plazan hasita. 13:00etan, kantu jira ibiliko da barrutian. Makrotxaranga eta dantzariak ere egongo dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.