Ate irekien jardunaldia egingo dute datorren astearte arratsaldean. Aurrematrikulazio epea apirilaren 28ra arte dago irekita.

Haurrek hainbat jarduera egiten dituzte ikasturtean zehar.
2017 urtean jaio eta jaioko diren gurasoek Urmendi Haur Eskola ezagutzeko parada izango dute datorren asteartean, hilak 21. Bilera Urmendiren egoitzan bertan izango da (ez Haurtzaron, hasiera batean jakinarazi genuen bezala), 17:00etatik aurrera.
Urmendi Haur Eskolan izena eman nahi dutenek, apirilaren 28ra arte izango dute aurrematrikulazioa egiteko epea. Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, haur eskolara bertara deitu (943 26 00 86) edo
idatz dezake.