Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Elkarte kristauetako kideek Gogorza askatzea eskatu dute

Bere egoera denbora gehiago ezin dela luzatu salatu du elkarte kristauetako kideek, modu indibidualean sinatutako adierazpen batez.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2017/03/18
elkarte kristauak errenteria sare

Elkarte kristauetako kideek modu indibidualean bat egin dute agerraldiarekin.

Errenteria-Oreretako Fatima elizaren parean —Kaputxinoen parrokia— agerraldia egin dute herriko zein inguruko elkarte kristauetako hainbat kidek. Aitzol Gogorza presoaren egoeraren aurrean “kezkatuta” daudela adierazi dute, agertu diren norbanakoen izenean, Lourdes Uranga eta Mikel Ugaldek. Giza eskubideen defentsaren barruan kokatu dute agerraldia. Gogorarazi dutenez, hainbat osasun txostenek diote Aitzol Gogorzak gaitz larria duela, eta dituen gaixotasunen ondorioetako bat bere buruaz beste egiteko joera dela. “Aitzol [Gogorza] 1999an atxilotu zuten, Frantziako Estatuan, eta 2011ko ekainean Espainiaratu zuten. Bere egoera urte hartako urrian larritu zen”, azaldu dute. Egoera larria zela eta, 2013ko azaroan Basauriko espetxera mugitu zuten, eta suizidioen kontrako protokoloa ezarri zioten. 24 orduz lagunduta dago. Elkarte kristauetako kideek salatu dutenez, Gogorza 28 aldiz ospitaleratu behar izan dute, tartean biriketako tronboenbolismo birengatik. “Azken bi hilabeteetan sei aldiz ospitaleratu dute”, gaineratu dute. “Ezin da gehiago luzatu” Gogorzak kartzeletako araudiaren 100.2 artikulua aplika diezaiotela eskatua du, baina instantzia guztiek ukatu diote orain arte. Artikulu horren bigarren atalaren arabera, larri gaixo dauden presoek espetxealdi arindua bete dezakete, espetxetik kanpo. Horiek horrela, Gogorzaren egoera gehiago luzatu ezin dela adierazi dute elkarte kristauetan ibiltzen diren lagunek. “Arrazoi humanitarioengatik Aitzol aske uztea eskatzen dugu”, galdegin dute. Agertu diren guztiei eskerrak helarazi dizkiete Gogorzaren senide eta gertukoen partez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.