Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Errenteriako eta Iruñeko alkateek elkartasuna adierazi diete lau gazteei

Adierazpen bateratua egin dute Mendoza eta Asironek. Gazteen askatasuna eskatu dute, eta indarkeria zein terrorismo kalifikazioa gaitzetsi dituzte.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2017/03/18
Iruñean atxilotutako lau gazteen gurasoen agerraldia.

Gurasoek atzo esandakoak txalotu dituzte bi alkateek.

Julen Mendoza eta Joseba Asironek, Errenteria-Oreretako eta Iruñeko alkateek, hurrenez hurren, adierazpen bateratua plazaratu dute. Gaur zortzi Nafarroako hiriburuan izandako gertaerak eta hiru gazte oreretarren espetxeratzea gaitzetsi dituzte. Horrela, “indarkeriazko edozein adierazpen” —Iruñekoak barne— gaitzetsi dituzte, eta “irmotasun berarekin” gaitzetsi dituzte istilu horiek terrorismo bezala kalifikatzea. “Neurrigabea” dela uste dute, eta “iraganari eta salbuespen neurriei” erantzuten dietela uste dute. “Gure herrian bakegintzan eta elkarbizitzan urratsak ematea oztopatzen dute”, iritzi dute EH Bilduko bi alkateek. Etorkizunera begira jartzeko deia luzatu dute, halaber. “Uste dugu batzuek zein besteek iraganean nahi gaituztela, gainditutzat jotzen genituen gertaera, egoera eta dramak errepikaraziz”, gaineratu dute. Hainbat sektorek “indarkeriari buruz egiten duten ariketa nostalgiko eta hutsalak” kezkatzen ditu bi hirietako alkateak. Espainiako Estatuarentzako ere izan dituzte hitzak: “Irmotasun berberarekin, kezkatzen gaitu estatuaren jarrera immobilistak eta salbuespenezko neurri eta politiken mantentzeak”. Horrela, uste dute “batzuek zein besteek” gazte belaunaldi bat “indarkeriaren eta sufrimenduaren ziklo berri batean katramilatu” nahi dituztela. Elkartasuna Momentu honetan Iruñeko espetxean dauden hiru gazteen “berehalako askatasuna” exijitu dute. Auzia Espainiako Auzitegi Nazionaletik epaitegi arrunt batera pasatzea eskatu dute Mendoza eta Asironek, terrorismo kalifikazioa kenduta. Atxilotutako lau gazteen gurasoei “elkartasunik zintzoena” adierazi diete, “alkate eta aita” bezala. Izan duten “ausardia” txalotu eta atzoko agerraldian egindako adierazpenengatik zoriondu dituzte. Ildo horretan, bat egin dute gaur arratsaldean, 17:30ean Herriko Plazatik aterako den manifestazioaren deialdiarekin. Bukatzeko, hausnarketa bat helarazi nahi diote jendarte osoari, baina “bereziki” klase politikoari: “Iraganeko indarkeria zikloaren itxiera antolatua behar dugu, soilik horrela ezarriko baitugu egoera hau berriz ere ez errepikatzearen bermea”. Euskal Herriak hainbat urtez “sufritutako drama” ezin errepika daitekeela ziurtatu dute. Horrela, eragile politikoei —eurak barne— dei egin diete kontsentsu eta akordioak erdiestera. “Erantzuteko gai ez bagara, sufrimenduaren aro berri batera itzultzeko arrisku handia dugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.