Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Festa giroa Lezon erabakitzen hasteko

Gaurkoa da Oarsoaldeko herritarrek euren erabakia hartzeko eguna, eta goiz goizetik erabakitzen hasi dira Lezon.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo
2017/03/19

9:00etatik aurrera adin guztietako lezoarrak pasa dira euren bozka ematera.

Igande polita bizitzen ari dira lezoarrak. Eguraldi bikaina, giro paregabea. Gaurkoa da Oarsoaldeko herritarrek euren erabakia hartzeko eguna, eta goiz goizetik erabakitzen hasi dira Lezon. 09:00etan ireki dute Karlos Salside plazako bozkalekua, lau hautetsontzirekin. Mahai kide eta bolondresak goizeko ordu txikitatik aritu dira galdeketari begira dena prest izan zedin. Hasieratik giroa alaia izan da, inolako arazorik gabe. Bozkalekua ireki bezain laster aritu dira herrian barrena dultzainero eta txistulariak, oraindik ohean zeuden horiei deia luzatzeko asmoz. Lehenengo ordutik herritar mordoa gerturatu da Salside plazara. Gazteak, helduak… Adin guztietako lezoarrak euren eskubidearen alde bozka egiten ari dira oraindik. Goiz eta arratsaldez. Etengabe jendea gerturatzen aritu da hautetsontzietara. “Erabakitzeko eskubidea izatea ez da eguneroko gauza”, dio 36 urteko Ruben Redondo lezoarrak. 24 urteko Iñaki Makazagak ere gaurko eguna azpimarratu nahi izan du, “herritarren etorkizuna erabakitzeko aukera bikaina” dela argudiatuz. 66 urteko Irune Mikeorentzat ariketa demokratikoa “pauso bat” izan da, “euskal herritar” izateko pausua. Herritik ia urte gehien dituen pertsonak ere ez du gaurko galdeketa galdu izan nahi. 91 urteko Mikela Eizagirre bere semearekin agertu da Salside plazara, izugarrizko “ilusioarekin”. Bere hitzetan, “euskalduna” da, eta semeak azpimarratu duen “eskubidea bermatzeko” aukera izatea da beraientzat garrantzitsuena. “Euskal herritar bezala hil nahi dut”, gehitu du, irribarrez. Egitarau anitza Ekitaldi ugari prestatu dituzte martxoaren 19rako Lezon. Esan bezala, bozkalekuaren irekierarekin batera dultzainero eta txistulari talde bat herritik ibili da. Musikarien ostean, dantzariak aritu dira. 14:00etan indarrez josi dira Tiñelu elkarteko bazkarian; 65 pertsona inguru elkartu dira bertan. Arratsalderako ere ez da planik falta. 17:00etan Iñaki Labakak kantaldia eskaini du, geroago, herriko komertzioek eskainitako sari banaketari hasiera emateko. 19:30ean, etxeko txikienek zezen suzkoaz gozatuko dute, eguneko azken ekitaldia izango dena. Gaurko egunaren inguruko balorazioa egin nahi izan du Lezoko Gure Esku Dago-ren kidea Mikel Arrutik: “Jai-giro eta festa giro izugarria izan da gaurkoa”. Sentsazio “oso onarekin” eta “egitarauarekin pozik” geratu dira antolakundetik. Arrutiren esanetan, “adin eta pentsaera ezberdinetako jendea elkartzea” izan da beraientzat “garrantzitsuena”, eta “lortu dugula” uste du. Oraindik ordu luze geratzen da galdeketa herrikoian bozkatu ez dutenek egin dezaten. Hurrengo orduetan emango dituzte Demoarso-tik herri galdeketako Lezoko —eta eskualdeko beste hiru udalerrietako— emaitzak.
M19 Demoarso Lezo Iñaki Labaka

Iñaki Labakaren emanaldia, arratsaldean, Gurutze Santuaren plazan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.