Galdeketara deituta dauden 5.129 lezoarrak lasaitasunez eta giro onean ari dira gauzatzen erabakitzeko eskubidea. Saldise plazan daude hautetsontziak.
Saldise plazan lau hautetsontzi jarri dituzte
Herri galdeketa, goizeko nagia pasa, eta zeharo bizkortu da eguerdian Lezon. Eguraldia lagun, ehunka dira dagoeneko Saldise plazako hauteslekuko lau mahaietara hurbiltzen ari diren lezoarrak. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera 5.129 lezoarrek dute. Eta askotariko adinekoak ari dira hurbiltzen Demoarsok prestatu duen galderari erantzuna emateko, ‘bai’ edo ‘ez’ erantzunak. Parte hartzea 12:30ean %8,4an kokatu da.
Giroa lasaia da Lezon. Ez da aparteko gertakaririk izan. Lasaitasuna hautsi dutenak musikariak, dantzariak eta egunari kolorea ematen ari direnak dira. Giro aproposa herri galdeketan parte hartzeko.
Lezon antzera, eskualdeko beste herrietan ere giroa lasaia eta atsegina da, ez dago gertakari aipagarririk. 09:00etan zabaldu dituzte lau herrietako 27 bozkalekuak, eta 20:00ak arte egongo dira zabalik.