Oiartzun kalera ateratzen ari da herri galdeketari erantzuteko. Sei auzotan jarrita daude hauteslekuak. Egun handietako giroa dago herrian.
Emakume bat erabakitzen, goizean, Elizaldeko bozkalekuan
13:00ak arte, %20koa izan da Oiartzunen parte hartzea. Hau da, jendea ari da bozkalekuetara hurbiltzen, hain zuzen sei auzotan dauden hauteslekuetara. Giroa ona, lasaia, gertakari aipagarririk ez. Herrian Demoarso prozesuaren barruan prestatutako galderari erantzun asko ari dira iristen.
Hauteslekuetan giro lasaia. Kanpoan ez. Ez aipatzeko gertakaririk izan delako. alderantziz: kalean izan direnak herritarrak batzeko, kantuan, dantzan eta elkar jartzeko izan dira. Egun handierako giroa dago gau herriko erdialdean, eta auzo guztietan.
Oiartzunen antzera, eskualdeko beste herrietan ere giroa lasaia eta atsegina da, ez dago gertakari aipagarririk. 09:00etan zabaldu dituzte lau herrietako 27 bozkalekuak, eta 20:00ak arte egongo dira zabalik.