Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ekitaldiz beteta dator Haurtzaroren udaberria

Haurtzaro Ikastola 50. urteurrena ospatzen murgilduta dabil. Ekitaldi ugari prestatu dituzte udaberrirako, eta maiatzaren 6a izango da egun handia.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/03/20
haurtzaro ikastola 50. urteurrena

Ikastolan gogoz ari dira mende erdia ospatzen.

Haurtzaro Ikastolak mende erdia betetzen du ikasturte honetan, eta urtemuga hori ospatzeko asmoz, hiru ekitaldi sorta antolatu zituzten bere garaian. Ikasturte hasierakoa eta gabonetakoa pasata, udaberrikoa etorriko da orain. Lehen ekitaldia igandean bertan egingo dute. Mendi martxa bat antolatu dute, haur eta gaztetxoentzat. 09:00etan zortzi urtetik gorakoak irtengo dira ikastolatik, eta 11,17 kilometro egin eta gero, irteera tokian bukatuko dute. Zortzi urtetik beherakoak 11:00etan aterako dira, 4,8 kilometro egiteko. Osteguna baino lehen eman beharko da izena. Bertso bazkaria Hilabetearen azken egunean, berriz, Korrika Ttiki! eta Gazte Korrika! ospatuko dute. 12 urtetik beherako ikasleek 15:00etan dute zita, eta helduagoek, berriz, 19:00etan. Lehenak Irubiden geratuko dira eta bigarrenak Landetxe plazan. Hurrengo egunean, apirilaren 1ean, bertso bazkaria egingo dute ikastolan, Jon eta Alaia Martin eta Ander Lizarralde bertsolariekin. Gai jartzaile lanetan, berriz, Donibane Azkarate eta Antton Kazabon ikastolako irakasle bertsolariak ariko dira. Txartelal jadanik salgai daude, ikastolako idazkaritzan, Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian, hamabost euroren truke. Ikasle eta langabetuek zortzi ordaindu beharko dituzte. Maiatzak 6, egun indartsuena Ospakizunik handiena maiatzaren 6rako gorde dute. 10:30ean hasiko da ekitaldi nagusia, eta, besteak beste urtemugaren liburua aurkeztuko dute. 13:00etan mural bat margotuko dute, eta bukatzean, bazkaria egingo dute. Ondoren, Oroitzapenen Lehiaketa izena jarri diotenaren zozketa egingo dute. Eta 16:00etan kontzertu potentea egingo dute: Etiam, Kepa Junkera, Esne Beltza —kolaborazioarekin—, Huntza eta Gozategi. Oroitzapenen Lehiaketa Mende erdia betetzen dutela eta, Oroitzapenen Lehiaketa izenekoa abiarazi du Haurtzaro Ikastolak. Lau laguneko taldeak osatu beharko dituzte. Horrela, ikastolako bi pasadizo kontatu beharko dituzte. Ez dira horretara mugatuko: ikastolako irakasle edo langile bat deskribatuko dute, pisten bitartez, izenik esan gabe. Gainera, maiatzaren 6ko festan parte hartzera deitu behar dute. Hori dena bideoan jasoko dute. Bideoa apirilaren 5a baino lehen bidali beharko dute, pendrive, CD edo bestelako euskarri bat idazkaritzan utzi beharko du taldeak. Irabazleek Zuberoa jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute. Horrez gain, Haurtzaro Ikastolako ikasleek orrialdea sortu dute facebooken. Ikastolaren webgunean atala sortu dute ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.