Lezoko parte hartze datu orokorra %25,5ekoa izan zen herri galdeketan bozkatu zutenen artean, eskualdeko bigarren altuena. Orotara, 1.312 lezoarrrek eman zuten botoa atzoko herri galdeketan.
Karlos Saldisera etenik gabe joan zen jendea botoa ematera.
Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan? Hori atzo, Demoarsoren herri galdeketan, lezoarrek erantzun beharreko galdera, bozkatu behar zutena. 16 urtetik gorako 5.126 herritar zeuden deituta atzo herri galdeketan parte hartzera, eta horietatik %25,5ek parte hartu zuten, 1.312k zehazki.
12:30ean parte hartze datua &8,4koa izan zen, 17:00etan %21,06koa, eta 20:00etan, mahaiak ixterakoan, %25,52ra iritsi zen. Hortaz, atzo botoa emateko eskubidea zuten lezoarretatik laurdena joan zen botoa ematera.
Hona, zehatz, atzokoak utzitako emaitzak:
- Botoa emateko aukera zuten lezoarrak: 5.129.
- Parte hartzea: 1.312 (%25,52).
- Baiezkoak: 1.267.
- Ezezkoak: 24.
- Zuriak: 14.