810 lagunek bozkatu dute Antxon; Donibanen 680k; 500 herritarrek San Pedron eta 453k Trintxerpen. Barruti guztietan baiezkoa gailendu da nabarmen.
Galdeketa bitartean, Trintxerpen, Serafin Esnaola plazan.
Donibanen parte hartzea %35ekoa izan da, Pasaiako altuena, eta herri guztietan bezala, baiezkoa gailendu da nabarmen.
Antxon 810 lagunek parte hartu dute galdeketan, eta antolatzaileek, ontzat eman dute datua. Barrutian egin zen azken herri galdeketan, Biteri plazari buruzko parte hartze prozesuan, 948 lagunek bozkatu zuten.
San Pedron 500 lagunek parte hartu dute, eta Trintxerpen, 453k. Trintxerpeko parte hartzearekin “oso kontentu” daude antolatzaileak, eta San Pedron baita ere, balekotzat jo dituzte emaitzak.