Sanpedrotarrak 3-4 irabazi dio Dunboari, taldeko iturriek adierazi dutenez, nahiz eta “partida nahiko kaxkarra” jokatu. Partida hasi eta berehala bi gol sartu zituen Liresek; lehena 2. minutuan, eta 5 minutura bigarrena, baloia loratuz.
Dunboak defentsaren aldaratze bat aprobetxatu zuen 1-2koa egiteko, baina atsedenaldira iritsi baino lehen, Gurruk, urrutitik, sanpedrotarraren hirugarrena sartu zuen.
Bigarren zatia bereziki txarra izan zen jokalari moreentzat. Dunboak 2-3koa egin zuen defentsan baloi arriskutsu bat galdu ondoren, eta 10 minutu geroago defentsaren gaizki ulertu baten ondoren hiruna berdintzea lortu zuen.
Gurru lesionatu eta hamar jokalarirekin moldatu behar izan zuten sanpedrotarrek, ordurako aldaketa guztiak eginak zituztelako. Baina, hala ere, etsi ez, eta partida bukatzeko bost minuturen faltan, alboko falta bat baliatuta garaipenaren gola sartu zuen Danik, Aldunek jaurti zion baloiarekin.
Futboleko Preferente Mailan, seigarrena da sanpedrotarra, 37 punturekin. Trintxerpe dago aurretik, hirugarren tokian, 50 punturekin.
Futbola
3. Maila:
Santurtzi 2 – 0 Pasaia.
Erregional Preferentea:
Trintxerpe 3 – 2 Hernani.
Dunboa Eguzki 3 – 4 Sanpedrotarra.
1. Erregionalean
Allerru 2 – 2 Trintxerpe.
Pasaia (atsedena).
Gazte Azkuene 3 – 4 Munibe.
Areto futbola
Euskal Liga
Pescados Ferreres anaiak 4 – 4 Kukuyaga Etxebarri.
Gipuzkoako Liga
2. Maila
Donibane Pari Berri 3 – 3 Ataun Troskaeta.
Senior Neskak
Lauburu KE Ibarra 3 – 2 Trintxerpe.
Donibane Eskubaloia
Euskadiko Senior Mutilak Liga
Donibane Rueda Impermeabilizaciones 30 – 24 Escolapios.
Gipuzkoako Txapelketa
Mutil kadeteak
Donibane Eskubaloia 23- 25 Arrasate.
Hockey
Ipar Liga
Tenis La Magdalena 2 – 3 Pasaiako Trintxer.