Haurtzaro Atletismo Taldeak antolatu du kirol proba. Gurpildun aulkiarekin lehian ariko dira Elorosoroko kantxan, goizean.
Proba bihar goizean izango da.
Haurtzaro Atletismo Taldeak zita jarri du bihar goizerako. Izan ere, Gipuzkoako slalom txapelketa egingo dute Elorsoro kiroldegiko kantxan. Gurpil aulkiarekin ibiltzen diren atletek probak gainditu beharko dituzte Oiartzungo Sariaren bigarren ekitaldian.
Kirol proba 10:30ean hasiko da. Antolatzailea Haurtzaro Atletismo Taldea bada ere, proba aurrera eramateko laguntzen aritu dira beste zenbait talde eta erakunde. Honakoak dira: Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioa; Elorsoro kiroldegia; Oiartzungo Udala; eta Kemen eta Dordoka taldeak.