Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bidaiatu, elkartrukatu, eta, bide batez, ikasi

Herbehereetako 22 ikasle Pasaian dira, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen etxeetan, eskola trukean.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/03/24
holandarrak

Atzo iritsi ziren ikasleak, eta astebete emango dute Pasaian.

Hemen dira Herbehereetako ikasleak. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasturteroko klasiko bat da, arrakasta handikoa. 22 ikasle etorri dira eskola trukean Pasaiara, eta ikastolako Batxilergoko lehenengo mailako beste hainbeste ikasleren etxeetan daude. Astebete emango dute herrian. Atzo iritsi ziren eta datorren ostegunera arte (hilak 30) egongo dira, Lizeoak Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean antolatutako Eskola Trukearen 13. aldiaren barruan. Aurretik ikasle pasaitarrak izan ziren han, Herbehereetan, eta orduan ikastolako ikasleek egin antzera, orain, ikasle herbeheretarrek jarduerez beteriko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute. Gaurko goiza, ikastola ezagutzeko baliatu dute eta arratsaldean, berriz, Donostiara joango dira, eguerdian Yola elkarten bapo bazkaldu eta gero. Bihar, aldiz, Bilbo bisitatzeko asmoa dute; eta etzi, ordea, sendi euskaldunekin igaroko dute eguna. Txangoak eta kultur jaialdia Datorren astean, badiaren inguruak ezagutuko dituzte, eta Olite edota Iruñea bisitatu. Horrez gain, arraunean aritzeko nahiz hemengo jaki goxoak dastatzeko aukera izango dute. Dena, hala ere, ez da aisialdia izango. Eskolak ere jasoko dituzte egonaldia bitartean, Lizeoko hainbat ikasle senideturen eskutik. Euskara eta Euskal Herriaren  gainekoak ezagutuko dituzte. Asteazkenean (hilak 29), etxera itzultzeko bezperan, kultur jaialdia bat eskainiko du ikasle herbeheretarrek, haien kultura, hizkuntza eta ohiturei buruzkoa.  Azken agurra izango da,  biharamunean  Roermondera itzultzeko. Egonaldiak iraun bitartean, Lizeoko ikasleek egunerokoa idatziko dute Eskola Trukearen blogean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.