2017/3/24

Olmo Cascallar: «Aurten hogei urte egingo ditut gitarra batekin oholtza gainean»

Gaztea izan arren, 36 urte, bi hamarkada luze bete ditu gitarra jotzen, hemendik hara. Errenteriarra izatez, baina Lezon bizi da. Gitarrista trebea izateaz gain, ahotsa jarri dio ‘Live in Iturriotz’ lanari.

azkue.sariak

Haurtzaroko hiru ikasle, Azkue Literatur Lehiaketan saridun

Resurreccion Maria Azkue sariketatik hiru garaikur Haurtzaro Ikastolara joan dira. Narrazio zein poesia alorretako sariak izan dira oiartzuarrenak.

holandarrak

Bidaiatu, elkartrukatu, eta, bide batez, ikasi

Herbehereetako 22 ikasle Pasaian dira, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen etxeetan, eskola trukean.

olatz mitxelena
ion.arretxe

Ion Arretxe zenari omenaldia egin nahi diote

Gaur hileta elizkizuna egingo diote Errenteria-Oreretako Jasokundeko Andra Mariaren elizan 19:00etan.

oiartzun-athletic

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2017-03-24)

Lehenengo Mailako futbol taldeak Valentziaren zelaian jokatuko du. Bigarren taldeak, berriz, Bizkerre jasoko du; berdinduta da lehen postuan.

ostiko areto futbol taldea
lezo.banda

Iritsi da Lesoinu, 31.enez

Gaur hasiko da Lezoko aste pedagogiko musikala, abesbatzen kontzertuarekin . Bihar banden topaketa egingo dute, eta etzi The Romanticos taldeak blues kontzertua emango du

etorkizunaren alde

Iruñean atxilotutako lau gazteek 60 artista eta kolektiboen babesa jasoko dute

Agerraldia egingo dute gaur Oarsoaldeko hainbat musikari eta musikazalek 19:00etan Alfonso XI kalean, atxikimenduak aurkezteko.

Indarkeriaren prebentziori buruzko saioa igandean

Emakume eta haurrei bideratutako defentsa pertsonaleko ate irekietako saioa egingo dute etzi Bekoerrota kiroldegian.

Lan baldintza duinak eskatzeko deitu dute grebara.

Lan baldintza duinen alde greba egingo dute

Errenteriako udal egoitzen garbiketa eta Jesusen Bihotza egoitzako langileek greba egingo dute hilaren 27an, eta apirilaren 3 eta 4an.

sanmarko-udala

Hamabi puntutan hazi da birziklatze tasa Lezon urtarriletik otsailera

Herri osoan birziklatze tasa %69,4tik %81era hazi dela jakinarazi du udalak. Altamiran jarri den bost edukiontzien sistema aurki zabalduko dute herri osora.

San Pedroko traineru testean, txikikeria gutxi

Traineruen sasoia hasi aurreko azken prestaketa estropada izango da .46 traineru bilduko dira bihar Pasaiako badian

Errota ondoan loratzen ari da

Labore kooperatibak bihar zabalduko du denda Oiartzungo Ihurritan; elikaduraren esparruan erreferentea izateko bokazioarekin sortua, orain artean asmoa zena, gauzatzen hasi da

olatz mitxelena
Oihana Etxebarrieta

Emakumea eta espetxea jorratuko dituzte gaur arratsaldean

Oihane Etxebarrieta hondarribiarrak bere liburua aurkeztuko du gaur. Preso egondako emakume oiartzuarrekin solasaldia egingo dute gero.

Igandean egin zuen herri galdeketa Demoarsok. Irudian Pasai Donibaneko bozkalekuetako bat.

Hurrengo geltokiari begira

Galdeketaren gaineko balorazio «oso baikorra» egin du Demoarsok. Azken 200 urtean gatazka ekarri duen gaiari heldu diola esan du iniziatibak, «gatazkatik urrun, eta joko zelai demokratikoan».

Gehiago