Derbia jokatuko dute bihar Sanpedrotarrak eta Trintxerpek

Pasaiako kirol agenda

Trintxer zelaian, bihar, derbi pasaitarra jokatuko dute. Sanpedrotarrak Trintxerperen kontra du partida, 17:30etik aurrera. Zuri-urdinak dira, printzipioz, faboritoak, indartsu dabiltzalako denboraldi osoan. 50 punturekin sailkapeneko hirugarren postuan da Trintxerpe. Sanpedrotarrak, ordea, denak ematera zelairatuko dela ziurra da. Seigarren tokian daude moreak, 37 punturekin. Futbola 3. Maila: Pasaia-Tolosa  (la. 17:00). Erregional Preferentea: Sanpedrotarra-Trintxerpe (la. 17:30). 1. Erregionalean, Kopa Irun-Trintxerpe (la. 19:30). Munibe-Pasaia (ig. 15:20). Gazte Azkuene-Alleru (la. 19:30). Areto futbola Euskal Liga Pescados Ferreres anaiak- Corazonistas Vitoria-Gasteiz (la. 16:00). Gipuzkoako Liga 2. Maila Makak CD 25 urte -Donibane Pari Berri  (os. 21:45). Senior Neskak Idiazabal -Trintxerpe (la. 18:00). Donibane Eskubaloia Euskadiko Senior Mutilak Liga Ilcapo Hondarribia-Donibane Rueda Impermeabilizaciones  (ig. 12:00). Gipuzkoako Txapelketa Mutil kadeteak Hernani-Donibane Eskubaloia (ig. 12:00). Hockey Ipar Liga Pasaiako Trintxer- Atleltico  (la. 15:30).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.