Resurreccion Maria Azkue sariketatik hiru garaikur Haurtzaro Ikastolara joan dira. Narrazio zein poesia alorretako sariak izan dira oiartzuarrenak.
Haurtzaroko kideak, sariketaren antolatzaileekin, herenegun, Bilbon.
Asteazkenena banatu zituzten, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, 2016ko Resurreccion Maria Azlue Literatur Lehiaketaren sariak. Haurtzaroko hiru ikaslek jaso zuten saria, eurek egindako lanengatik.
A Mailan (10-13 adin tartekoak), eta narrazio atalean, Lohizune Telletxea Delgadok lehen saria eraman zuen
Paradisuan, bihotza erdibituta lanarekin. A Mailan ere, baina olerki atalean, Libe Gargallo Eizagirrerentzat izan zen bigarren saria, Itsasoak lanagatik. Bi ikasleak DBH2 mailakoak dira.
B mailan, berriz (14-17 adin tartekoak), Anne Arrizabalaga Ruizek bigarren postuaren saria jaso zuen, Nahi nuke, behar nuke lanagatik (olerki atalekoa). DBH3koa da Arrizabalaga.
Euskaltzaindiak eta BBK-k antolatzen duten sariketara 175 lagun aurkeztu ziren; 2015eko edizioan 88 izan ziren.
Sariak jasotzera, ikasle sarituez gain, Leire Lekuona eta Sohalge Arbelaitz irakasleak ere joan ziren. Haurtzaro Ikastolak zorionik beroena eman die sortzaile gazteei.