Agerraldia egingo dute gaur Oarsoaldeko hainbat musikari eta musikazalek 19:00etan Alfonso XI kalean, atxikimenduak aurkezteko.
Ehunka lagunek hartu zuten parte joan den larunbatean egindako manifestazioan.
Musika arloan dabiltzan elkarte eta musika taldeek babesa adieraziko diete hilaren 11n Iruñean Espainiako poliziak atxilotu zituen lau gazte oreretarrei. Agerraldia egingo dute gaur Oarsoaldeko hainbat musikari eta musikazalek 19:00etan Alfonso XI kalean, eta atxikimenduen berri ematearekin batera, manifestua irakurriko dute.
Momentuz 60 atxikimendu bildu dituzte, eta Errenteria-Oreretako musika talde eta artista eta kolektiboekin batera, Euskal Herrikoak eta Espainiako Estatukoak ere badira zerrenda horretan.