
Lezoko indoor triatloiko aurreko edizio bateko irudia.
Kirolzaleek, eta zehazki triatloian moldatzen direnek, aukera dute euren zaletasunari bide emateko Lezon.
BPXport Kirol Zerbitzuak-ek antolatua —Lezoko kiroguneak kudeatzen dituzte—, Lezoko indoor triatloia egingo dute apirilaren 1ean, arratsaldez. 15:30ean hasiko da kirol lehia.
Triatloiak berezko dituen kirol diziplinak izango dira lehiaren mamia: igeriketa (500 metro, 20 luze), spinning bizikletan 10 kilometro erresistentzia ezberdinekin (6-8 kilometroen artean), eta 3,5 kilometroko lasterketa (Lezori bi bira).
Bertan izena emateko aukera zabalik dago. Bakarka, edo taldeka (gizonak, emakumeak eta mistoak) parte har daiteke. Taldeek hiru partaidekoak behar dute izan. Honakoak dira prezioak:
- Bakarka, Lezoko kirol guneetako bazkideentzat: 5 euro.
- Bakarka, Lezoko kirol guneetako bazkide ez direnentzat: 10 euro.
- Taldeka, Lezoko kirol guneko bazkide direnentzat: 12 euro (4 euro partaideko).
- Taldeka, Lezoko kirol guneko bazkide ez direnentzat: 14 euro (8 euro partaideko).
Izena emateko hainbat bide daude. Hauek dira:
- Aurrez aurre: Bekoerrota kiroldegira edo Altzate igerilekura joanda.
- Telefonoz: 943 52 82 44ra deituz.
- Posta elektronikoz: Bekoerrotako edo Altzateko helbide elektronikoetara idatziz.