[Galeria] Dantzari txikien festa Antxon

Dantzari Txiki Eguna egin zuten Antxon bertako, Galdakaoko, Berako eta Gasteizko taldeekin. Dantzaren festa izan zen, dantzari txiki handiena.

dantzari.azala

Dantzariak, pozik, Antxoko kaleetan.

Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna egin zuten atzo, egun osoz, Antxon. Gasteizko Jare Dantza Taldea, Berako Gure Txokoa Dantza Taldea, eta Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldeko kideek herrira bisita egin zuten, Alkartasunako Alkar Txikikoekin bat egiteko. Eguerdian desfilea egin zuten Antxotik. Ondoren, bazkaria Azokan eta arratsaldean emanaldia Gure Zumardian. Dantzak, beraz, barruti osoa hartu zuen. Ondokoak goizeko desfilearen irudiak dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.