Aurten, berriz ere, igoera eskura

Hiru puntu nahikoak ditu Pescados Ferreres Anaiak taldeak igoera lortzeko.

areto futbola, pescados

Zaleak bultzaka aritu ziren partida bitartean Donibaneko kiroldegiko harmailetan.

Aparra bezala, gora eta gora. Antxoko Areto Futbol taldeak arrakastaz bete ibilbidea osatu du bere sorreraz geroztik. 2012/13 denboraldian sortu zuten taldea, Gipuzkoako Hirugarren Mailan lehian hasteko. Lehen denboraldian lortu zuten bigarren mailara igotzea. Eta hortik aurrera errepikatu den istorioa. Bigarren mailatik lehengora, eta Gipuzkoako Ligatik Euskal Ligara, guzti guztia lau urteko epean. Eta aurten ere lehengo lepotik burua. Asteburuan 5-2 irabazi diote Corazonistas taldeari, partida bikainean, eta honenbestez hiru puntu baino ez dituzte falta aurten ere mailaz igo ahal izateko. Denboraldia bukatzeko lau jardunaldiren faltan, sailkapeneko bigarren dira, 52 punturekin. Aurretik Aretxabaleta dute soilik, puntu bat gehiagorekin. Hurrengo partida Miranda de Ebron dute, larunbatean (hilak 1) 18:00etan, Tudanca Miranda Bayas taldearen kontra. Golegileak: Sanz, Iosu(2), Iago eta Marti.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.