[Bideoa] Lan baldintza eta soldata duinen alde borrokan

149 langile ari dira egun lan horietan Errenteria-Oreretan eta lan baldintza eta soldata duin bat eskatzen ari dira azken asteetan.

Lan baldintza eta soldata duina eskatzeko ari dira borrokan.

Lan baldintza eta soldata duina eskatzeko ari dira borrokan.

Greba eguna dute gaur Jesusen Bihotza erresidentziako eta udal eraikinen garbiketako langileek. 149 langile ari dira egun lan horietan Errenteria-Oreretan eta lan baldintza eta soldata duin bat eskatzen ari dira azken asteetan. Horren harira, gogora ekarri dute LAB eta ELA sindikatuek, 2012. urteaz geroztik ez dizkietela lan baldintzak eguneratu langile horiei. Horrekin batera, familia eta lana uztartzeko hobekuntzak dituztela aldarri nagusia nabarmendu dute bi sindikatuek. Goizean elkarretaratzea egin dute erresidentzia parean, eguerdian manifestazioa deitua zuten, eta arratsaldez ere irtengo dira kalera: 19:30ean elkarretaratzea egingo dute erresidentzia aurrean. Gaurkoa ez dute graba egun bakarra izango, apirilaren  3an eta 4an ere greba deitu dute. Aurreko ostiralean grebaren berri emateko deitu zuten agerraldian, enpresen “immobilismoak” grebara jo beste aukerarik ez diela utzi langileei salatu zuten. Eskaerak ozen entzunarazten ari dira langileak, txilibitoak eta bubuzelak erabiltzen ari dira protestetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.