[Bideoa] Oraindik bada gehiago

Antxoko Musika Astearen barruko lehen kontzertuak izan dira asteburuan.

Pasaia Abesbatza Taldekoak, kontzertua bitartean, Antxoko San Fermin parrokian.

Musikaren erritmoan dantzatu da Antxo asteburuan, eta ez soilik Dantzari Txiki Egunaren ospakizunen harira. Lehengo ostiralaz geroztik Antxoko Musika Astea martxan da, Pasaitarra Musika Elkarteak antolatuta, eta kontzertuak izan dira barrutian egunero. Lasarte-Oriako akordeoi orkestrak zabaldu zuen, ostiralean, aurtengo egitaraua. Larunbatean, berriz, musika koralak hartu zuen San Fermin Parrokia. Pasaia Abesbatza Taldearen kontzertuak, barruti guztietako pasaitarrak erakarri zituen Antxora, eliza tope betetzeraino. Atzo, berriz, oso bestelakoa izan zen eskaintza. Pirenaeus Consort taldeak Antzinako Musika interpretatu zuen. Lan egunetako etenaren ondotik, asteburuan izango dira berriz ere kontzertuak. Hona egitaraua: Na?yade Abesbatza
  • Eguna: apirilak 1.
  • Ordua: 20:30.
  • Tokia: elizan.
Illunbe Musika banda (Pasaia)
  • Eguna: apirilak 2.
  • Ordua: 13:00.
  • Tokia: zumardian.
Alos Quartet
  • Eguna: apirilak 2.
  • Ordua: 19:30.
  • Tokia: elizan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.