Aste BatZUKen gaineko informazio gehiago Twitter eta Facebook sareetan lor dezakete hala nahi duten guztiek. Posta elektronikoz ere lor daiteke informazioa.
Aste BatZUK iniziatibaren logotipoa.
Apirilaren 1ean ekingo diote Aste BatZUK iniziatibari. Jada hamarnaka dira euskaraz bizitzeko Lau Haizetara Euskaldunon Topagunearen eta Xenpelar AEKren jarduerarekin bat egin dutenak, eta horiek, sareetan, ari dira emaria sortzen. Apirilaren 1ean hasi, ofizialki 8an bukatu, baina urteko 365 egunetan eragiteko jaio da Aste BatZUK: euskararen erabileran eragiteko.
Izan ere, Ahobiziak (euskaraz egiteko konpromisoa hartu dutenak) eta Belarriprestak (euskaraz egin diezaieten nahi dutenak) ari dira egitasmoarekin bat egin eta informazioa sortzen, giroa berotzen. Euskaraz bizitzeko deia egiten.
Horiek, sare sozialetan ikus daitezke jada. Bat egin, sareetan ere, Aste BatZUKekin. Hemen loturak:
Gaiaren gaineko informazioa nahi duenak, mezua idatz dezake honako helbideetara: