Korrikaren hasiera jaia antolatu dute herrian. 17:00etan Zumardian kokatuko duten karpan, 20. Korrikaren hasiera jarraitzeko aukera izango da Otxandiotik zuzenean.
19. Korrika Errenteria-Oreretan.
Bi egun baino ez dira falta 20. Korrika Otxandiotik abiatzeko. Apirilaren 4an helduko da Errenteria-Oreretara, baina ostegunean bertan Korrikaren hasiera jaia antolatu dute herrian. 17:00etan Zumardian kokatuko duten karpan, 20. Korrikaren hasiera jarraitzeko aukera izango da Otxandiotik zuzenean. Ondoren herriko kaleetan barrena kale animazioa izango da Elektrotxuflaren eskutik.
Pintxo pote berezia egingo dute, gainera, Arkaitza, Xera, Sindikato, Manuel, Reyna, Gaztelu, Gailur, Limerick, Errioxa Berri, Gamon 14, Landare tabernetan eta Oarso sagardotegian. Arkaitza, Batzokia, Rayna, gailur, Landare, Manuel, Aralar, Sindikato, Kerala, Zuketz eta Zuzen tabernetan berriz, Korrika Tonbola egingo dute.