Xenpelar Etxeak hartuko du hitzaldia 19:00etatik aurrera, eta 2016an Soziolinguistika Klusterrak egindako lanak emandako emaitzen berri emango du Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko teknikariak.
Kale erabileraren aurreko neurketaren aurkezpena. 2012an egin zuen Soziolinguistika Klusterrak.
Zenbatekoa da euskararen ezagutza Errenteria-Oreretan? Eta zenbatek erabiltzen dute euskara egunerokoan? Galdera horiek erantzungo dituzte bihar Errenteriako hizkuntza erabileraren kale neurketaren gainean egingo duten hitzaldian. Xenpelar Etxeak hartuko du hitzaldia 19:00etatik aurrera, eta 2016an Soziolinguistika Klusterrak egindako lanak emandako emaitzen berri emango du Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko teknikariak.
2012an jakinarazi zituen Soziolinguistika Klusterrak kale erabileraren gaineko datuak (2011 egin zuen kale neurketa). Horren arabera, duela bost urte errenteriarren %12ak egiten zuen euskaraz kalean, eta haurrak ziren gehien erabiltzen zutenak, %19,8. Biharko hitzaldian emango dituzten datuek erakutsiko dute ezagutzak eta erabilerak gora egin duen Errenteria-Oreretan.